XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) arrazoi jakinik gabe, aurpegia bere esku laburretan estali eta negar-zotinka hasi ez balitz.

Bere harridurarako, erabat egiati zirudien, aiene luzeen artean, hainbeste sofriarazi didazu, hain handia da eragin didazun sofrimendua.

Salgúe utzi eta hamabosgarren egunera suertatu zen.

Hasi, has, hasten sarreran aldiro, hiru dozena hitzen buruan ohi bezala, korapilatu egin zitzaion lana.

Bestalde, Teseu-ren zortzigarren kapituluaren hastapenerako Gazte bat ikusi nuen sartzen, nire adinekoa gutxi gorabehera.

Oso luze zeramatzan ile horailak kiribiletan erortzen zitzaizkion e.a. gogaiturik zegoen jada Gide zaharraz eta greziar mitologian girotutako sentsualitate homosexualaz, baina, ohi bezala, hoteleko bakardadeak desesperatzen zuen batez ere.

Hoteleko bakardadearen hotzak.

Hotel guztiak, hoberenetik eskasenera, girotzen dituen tristuraz inguraturik, intimitatea altzari anonimoz apaindurik sentitzeak pertsona asko bultzatzen dituen desesperantzan murgildua.

Ez da zaila imajinatzen Panerok Paveseren memorian eginiko bertsoak dituela gogoan; adibidez, Biharamunean Cesare Pavesek ez zuen gosaririk eskatu, gau-mahai gaineko pilula txikiez eta uraren basoaz mintzo diren haiek.

Poetak hil aurretik izan zuen azken ziurtasun bakarraz jantzia bera ere: jadanik ez zuela gehiago bakarrik lo egingo hoteleko gela batean.

Harik eta, gogaitasunaren gorenean, arratsalde euritsuaren eraginez, malenkonia ere lagun, telefonoz deitzea erabaki zuen arte.

Azkenekoz elkar ikusi zutenetik, Donostiara joan eta, arazo informatikoak zirela medio, berriz ere itzuli beharrean gertatu zela esan zion Susanari, aitzakiaren sinesgarritasunaz askorik arduratu gabe.